Informazioa

Arnasa Luzea

  • euskarazko kazetaritza berrienari laguntzeko tresna da
  • ohiko kazetaritzaz haragoko lanak egin nahi dituenari laguntzeko dago
  • crowdfunding plataforma izateaz gain, beste diru iturri batzuk bilatuko dira
  • egilea da eginiko lanaren jabe, baina CC BY-ND lizentziapena argitaratuko da
  • egileak laguntza ekonomikoa eta aholkularitza profesionala izango ditu

Crowdfunding plataforma

ArnasaLuzea erreportaje eta bestelako kazetaritza lanen finantzazio kolektiborako plataforma da, beste edozein Crowdfunding plataformaren parekoa. Plataformaren bitartez, erabiltzaileak 500 euroko kostua duten erreportaje laburrak gauzatzeko ekarpena egin dezake esaterako, baina baita aurrekontu handiagoa beharko duten erakusketa edo liburuen publikaziorako ekarpena ere.

ArnasaLuzeak erredakzio talde egonkorra izango du, crowdfunding plataformaren mantentze lanez eta informazioa zabaltzeaz arduratuko dena.

Oro har, proiektu bat babesten dutenek jasoko duten ordainsaria sortzaileek erabakiko dute. Proiektuaren fitxan eman beharko dute horren berri.

Hori dela eta, proiektu batek behar besteko finantzazioa eskuratzen ez badu, erabiltzaileek haien dirua berreskuratu, horrekin beste proiektu bat lagundu edo ArnasaLuzea crowfunding plataformaren mantentze lanetara bideratu nahi duten erabaki ahal izango dute.

Jabetza kontuak

Kazetaritza lana berak eta ez beste inork egindakoa dela bermatuko du egileak. Halaber, alde grafiko guztia berak egindakoa edo lizentzia erabilgarriduna dela bermatuko du.

Egilea bera izango da egindako lanaren jabe eta nahi dituen egokitzapen edo salmentak egin ahal izanen ditu.

ZuZeuk  CC BY-ND  lizentziapean argitaratzea ere onartuko du, jasotako laguntza eta zerbitzuen ordain bakartzat.

Ordainketa eta itzultze/baliogabetze politikak

ArnasaLuzea webgunearen funtzionamendua beste edozein Crowdfunding plataformaren parekoa da. Hala egin nahi duen kazetari orok bere proiektua aurkeztu ahal izango du. Proiektua aztertu eta onartzen denean, finantzazio publikoko fasera igaroko da. Crowdfunding plataformako erabiltzaile orok proiektua diruz laguntzeko aukera izango du ordainketa sistema baten bidez. Aurretik zehaztutako epean (30 egunetan kasu gehienetan) finantzazioa osatzea lortzen bada, erreportajeak aurrera jarraituko du. Aldiz, proiektuak ez badu finantzazio osatzea lortzen, baztertu egingo da eta erabiltzaileek haien dirua berreskuratu, horrekin beste proiektu bat lagundu edo ArnasaLuzea crowfunding plataformaren mantentze lanetara bideratu nahi duten erabaki ahal izango dute.

Kazetari eta kolaboratzaileentzat ArnasaLuzeak beste edozein hedabideren gisan funtzionatuko du. Erreportajeen ordainketa proiektuak plataforman argitaratu ostean egingo da, ez lehenago. Horrenbestez, proiektu informatiboari baiezkoa emanda ere, eta nahiz eta behar besteko ekarpenak eskuratu, diru kopuru hori lana aurkeztearekin batera jasoko du sortzaileak.

Baldintza hauek ez betetzeak bide judizialen bitartez diru kopuru horren erreklamazioa ekarriko du, ekarpena egin duen orok hartu nahi lituzkeen neurriez gain.

Bidalketa politikak

Oro har, ArnasaLuzea crowdfunding plataformaren bitartez finantzatutako erreportajeak ZuZeun argitaratuko dira zuzenean. Liburu, dokumental edo argazki-erreportajeen kasuan, egilea izango da ekarpenak egin dituztenen ordainsariak nola bidali erabakiko duena. Edukiaren kopia digital bat izan daiteke, e-postaz bidaliko dena, baina baita ohiko postaz bidaliko den dokumentu fisikoa ere. Kasu horretan, ekarpena egin duenak kontrakoa ez badio bederen, erabiltzailea sortzerakoan emandako helbidera bidaliko da.

 

Kolaboratzaileak

Oxfam 

EHU

Deusto

Cookie erabilera

Bisitaren jarduera jarraitu eta erabilera esperientzia hobetzeko cookiak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu gure cookien politika onartzen duzula esan nahi du.