Erabiltzaile baldintzak

Erabiltzaileen datuen babeserako politikak

  1. Xoraturikan EM, www.zuzeu.com webgunearen jabe eta bertako eduki automatizatu guztien erantzule den aldetik, Datu Pertsonalen Babesari dagokion abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak zehaztutako obligazio guztien betetzea bermatzen du.
  2. Adierazpen honen funtsa erabiltzaileei datuen babeserako politiken inguruko informazioa ematea da. Aplikagarria izango da erabiltzaileek datu pertsonalak eskatzen dituen ArnasaLuzea crowdfunding plataformako formulario bat betetzen badute.
  3. Xoraturikanek Pribatutasun Politika hauek alda ditzake lege eskakizunen edo auto-erregulazioen arabera. Hori dela eta, erabiltzaileei maiztasunez aldaketarik izan den egiaztatzea gomendatzen zaie.
  4. Xoraturikanek argi du nolakoa behar duen izan webgunearen bitartez eta eskainitako zerbitzuak kudeatzeko eskatutako datu pertsonalen trataera eta erabilerak.
  5. Xoraturikanek beharrezko neurriak hartuko ditu, antolaketari edota kudeaketa teknikoari dagokionez, datu pertsonalen segurtasuna bermatu eta horrenbestez, hauen alterazioa, galera edo baimenik gabeko erabilera saihesteko. Haatik, Xoraturikanek ezin du Interneteko sarearen erabateko segurtasuna bermatu, eta ondorioz, ezta hirugarren pertsonen jokabide iruzurtien bitartez datuotarako sarbidea bortxatuko ez dela ziurtatu ere.
  6. Arnasa Luzea crowdfunding plataformak eskainitako zenbait zerbitzuk cookie-ak erabiltzen dituzte. Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zerbitzariak ordenagailu bateko disko gogorrean gorde ditzakeenak erabiltzailearen inguruko informazioa gordetzeko. Cookie-ak ordenagailuan ezarri dituen webguneak soilik irakur ditzake. Xoraturikanek eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko asmoz erabiltzen ditu datu horiek. Ez da ireki litekeen artxibo bat, eta ezin du bere baitan birusik izan. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu dezake cookie-ak onartu edo errefusatzeko, baina Xoraturikanek cookie-en onarpena aktibatzea gomendatzen du, bere zerbitzuak erabiltzailearen neurrira moldatu ahal izateko. Xoraturikanek ez du bere gain hartzen cookie-ak ez onartzeak Arnasa Luzearen funtzionamenduan sor litzakeen arazoen ardura.
  7. Erabiltzaileak izango dira emandako datuen egiazkotasunaren erantzule, eta haien ardura izango da Xoraturikani edozein aldaketaren berri ematea, horretarako eskainitako kanal eta baliabideen bitartez. Xoraturikan eta bere crowdfunding plataformak ez du horretan inongo erantzukizunik.
  8. Erabiltzaileek datuak zuzendu eta baliogabetzeko eskubidea izango dute, horretarako emandako helbideetara idatziz. Horretarako, NANa edo dokumentu baliokide baten fotokopiarekin identifikatu eta haien eskakizunaren berri eman beharko dute.
  9. Merkataritza Elektroniko eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuetako uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, Xoraturikanek ez die inolaz ere publizitatea edo saltzeko asmoarekin sortutako informaziorik bidaliko erabiltzaileei haien baimen eta onarpenik gabe.
  10. Erabiltzaileek mezu komertzialen bidalketa eskatu badute ere, baja eman ahal izango dute horretarako emandako argibideak jarraituz.
  11. Hamalau urtetik beherakoen datu pertsonalei dagokienez, Xoraturikanek ez ditu datuok erabiliko adin txikikoarentzat ezegokiak izan daitezkeen helburuetarako. Xoraturikanek seme-alaben datuak baliogabetu edo zuzentzeko eskubidea aitortzen die haien guraso edota tutoreei. Horrez gain, adin-txikikoei datuak eman aurretik euren gurasoei kontsultatzea gomendatuko zaie.

Cookie erabilera

Bisitaren jarduera jarraitu eta erabilera esperientzia hobetzeko cookiak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu gure cookien politika onartzen duzula esan nahi du.